XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.2.2. EKINTZA OSAGARRIAK

Erreforma honez gain, sistema osoaren berrikuspen prozesua eta iniziatiba berrien ezarpena behar dira.

Zentzu honetan hiru hauek azpimarra daitezke: 1. Metodologiak gaurkotzen ahalegintzen diren esperientzia partzialak martxan jarri, disziplinartekotasuna bultzatu eta programak benetako beharrei egokitu.

84 / 85 ikasturterako 10 esperientzia onartu dira, irakasgai ezberdinetakoak (Fisika eta Kimika, Natur Zientziak, Geografia eta Historia, Gaztelania eta Euskara) eta 7 Institututan eta Ikastola 1ean burutzen ari direnak.

2. Curriculumetan teknologia berriak sartzeak ahaleginik eta interesik handiena eskatzen digu.

Teknologia hauetako bat, besteen garapenean oinarrizkoa dena, Informatika da.

Ikasle guztien curriculumean txertatzea da gure asmoa, inolako bereizkeriarik gabe.

Horretarako bi bidetatik ari gara: - Batetik, Informatika irakasgaia 15 Ikastetxetan ezarri (10 L.H.koak eta 5 B.B.B.koak) programa bakar batetik eta helburu beretatik abiatuz (beste zenbait Ikastetxetan ere irakasgai hau ematen da, baina oinarri bakar hori gabe).

- Dagoen irakaslegoa Informatika menderatzeko prestatu, gai horren irakaskuntza beste ikastetxeetara hedatu ahal izateko.

Lehen aipatutako 15 Ikastetxeetako irakasleak ari dira ikastaro hauek ematen eta 350 irakaslek hartzen dute parte, ikasle gisa.

3. Era berean, hizkuntzen eta musikaren irakaskuntza arloan berrantolaketa baten beharra planteatzen da, irakasgai hauen eskolako irakaskuntzaren eta beraien hizkuntz eskoletako eta kontserbatorioetako tratamendu espezifikoaren arteko koordinazio handiagoa lortzeko.

Musikaren kasuan, bestalde, garbi definitu behar dira maila bakoitzeko xedeak musikaren hezkuntzan aurrerapauso kualitatibo bat emanez (...).